XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLGETAN-II-

Puf! Eskolako estufa piztu behar dan bakoitzean, ke itzela urteten dau eta, leiho guztiak zabaldu behar izeten ditugu.

Baina beno, kanpora bere irteten dogu, batzuetan.

Kea joan arte. Eta, halan, olgetan egiteko denbora gehiago bere eukiten dogu.

Datorren astean eskola barrietara joango gara.

Maistrak esan dau han berogailu elektrikoa dagoela eta, ez dala surik iziotu behar.

Bertan geratuko gara bazkaltzen eta, taxian ibiliko gara, atzera eta aurrera, egunero.

Hurrengo urtean, autobusean, igoal.

...Datorren astean domeketako beroki berdea eroango dot eskola barrietara...

OLGETAN -III-

Gaur Franco hil da.

D. Luis maisua negar baten hasi da klasera sartu danean.

Gero, Señorita Anparok Aita Gure bat errezatu eragin deusku goiz erdian eta, Juliak, dibujoko maistra berriak, notizia historikoa dala eta, irratia piztu dau eskolan.

Hamabiak inguruan, etxera danok, lutoa gorde behar dala eta.

Etxean, aitak esan dau oraintxe aldatuko direla gauzak.

Amak ez dakit ba, ez dakit ba, eta arnasa haundi bat hartu dau.

Nebak garbantzuak, haragi egosia eta platanoa, danak batera ahoan sartu eta, arrapalada batean kanpora alde egin dau, lagunengana.

Ahizta ikastetxera joan da, mojentzat eguneroko beharra ei da lutorik onena eta.

Zapatila gorri-urdinak jantzi eta, batoi larrosa gainetik hartu ondoren, sukalderantz abiatu nintzen.

Amak domeka goizetako txorixo tortila legezkoa prestatzen ziharduen: